ILARGIA ETA LANDAREAK AGENDA

By arbel, 2022-10-11

Esku artea dugu 2023ko ilargia eta landareak agenda, urteko lanen berri ematen duena bai orturako, lorategirako zein basorako. ARGIAk seigarren urtez kaleratu da agenda-liburu hau eta Jakoba Errekondo eta Antton Olariagak izan dituzten laguntzaileen artea daukagu Markel Arriolabengoa.

ARGIAn irakurri dezazkegu:

Erabiltzaile oso anitzentzako da erreminta ederra 2023ko Ilargia eta Landareak agenda: baratzea zaintzen durtenentzako, ekologikoan ari diren laborarientzako, basoa kudeatzen dutenentzako, lorategia edo fruitu-arbolak dituztenentzako… Baita ingurumenarekiko jakinmina duten irakasleentzako ere. Euskal Herrian lurrari lotuta dagoen jakintza ematen du agenda honek, ilustrazio ederren bidez eta euskara aberatsean: ilargiaren zikloaren arabera 2023ko garai zehatz bakoitzean zer lan egin, zein landare zeinen ondoan jarri, nola ongarritu… guztia ingurumenarekiko errespetuz egiteko moduan, pestizidarik eta ongarri kimikorik erabili gabe.

Eskuak lurrean zikindu ez arren, hankak lurrean bizi nahi duen herritarrarentzat ere altxorra da agenda hau, laneko kontuak edo eguneroko bizitzako gauzak gogoan eramateko: agenda praktikoa da, aste osoko egunen ikuspegia ematen baitu ezker eskubi, anilladun liburuxka zabaltzean. Orrialde bakoitzean, garaian garai eskura ditugun bertako barazkien ilustrazioak ikus ditzakegu orrien behealdean. Eta goiko aldean, naturari loturiko esaera zahar bat. Euskal Herri osoko jai egunak markatuta agertzen dira, eta egun bakoitzean behar adina idazteko espazioa eskaintzen du.

Agenda erabilgarri honek, beraz, lurrari lotua den euskal kulturaren eduki osoa ematen digu ilustrazio ederren eta azalpen motzen bidez, ilargiak eta eguzkiak markatutako zikloen baitan.