MAHAI JOKOAK

By arbel, 2021-12-03

XAPOKETAN puzzlea zein karta-jokoa ARBELen.

XAPOKETAN PUZZLEA: “100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu. Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu. Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin. Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu.” (ARGIAtik jasoa)

XAPOKETAN KARTA-JOKOA: “Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa. Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak.” (ARGIAtik jasoa)