Porrua estaldeko sarea

PORRUAREN EULIA KONTROLATZEKO

By arbel, 2022-09-23

Porru saila babesteko sare berezia jartzea gomendatzen da. 4m-ko zabalera du sareak eta luzeran nahi besteko neurrian mozten da.

Porrua ondo garatuta badago, sarea gainean jarri daiteke. Sarea ondo zainduz 5 urte iraungo du.

Bestela, estruktura txiki bat emateko, PVC-ko arkuak ditugu 2.5m-koak.

Gogoratu sarea ondo eustea haizeak ez harrotzeko.

Euliaren hegaldiak azaro erdi alderarte iraungo dutenez, bitartean ziztadak zaindu beharko dira.

Beste aukera bat da, elikadura ziztadak kontrolatzea eta agertzen hasten direnean, 10-15 egunera neem olioarekin tratamentua ematea. 8-12 egunero egitea komeni da eta gehienez 3 tratamendu.

NEEM OLIOA (aceite de neem)