Gogoratu hornitzaileen menpe gaudela eta ezin dugula eskaera guztien banaketa epeak ziurtatu. Gehiago

LIZTOR-ASIARRA-VESPA-VELUTINA

Liztor asiarrri (vespa velutina) aurre egiteko tranpak eta erakartzeko produktu eskaintza zabala Arbel Kooperatiban, udaberrian erregina berriak hegaldatzen direnerako.

 

Vespa velutina, liztor asiarra izenez ezagutzen dena, espezie inbaditzailea da, eta hainbat arazo eragin ditu gurean. Lehenik eta behin, haren presentziak biodibertsitatea mehatxatzen du, tokiko laboreak eta landareak polinizatzeko ezinbestekoak diren erleez elikatzen baita eta horrek erlezaintzari kalte egiten dio. Bigarrenik, Vespa velutina giza osasunerako arriskutsua da, ziztaden ondorioz erreakzio alergiko larriak eragin baititzake.

 

Liztor asiarra desagerrarazteko gomendioak:

  • Habiak aurkitu eta suntsitu neguan, aktibo ez daudenean.
  • Erreginak udaberrian harrapatzeko berariazko tranpak erabiltzea.

 

Erreginak udaberri hasieran erakarri eta harrapa daitezke; erregina galduz gero, habiako bizidunak galduta daude eta ziklo biologikoa moztuta geratuko da. Horren bitartez harrapatutako erregina bakoitzak ez du habiarik egingo, eta garatzen ez den habian ez da liztorrik sortuko, ez dituzte erleak erasotuko, ez dira erregina bihurtuko hurrengo udazkenean zehar.

 

Tranpa selektiboak erabiliko dira erreginak harrapatzeko, betidanik gure lurretan bizi izan diren beste intsektu batzuk harrapatzea eragozten dutenak. Kontuan hartu behar da hintsektuek beren funtzioa betetzen dutela naturan, beraz, kalte kolateralak saihestu behar dira ahal den heinean.

 

BOTILA OSOA: tranpa selektiboa eta erakartzeko produktua barne dituena.

NORBERAK EGITEKO KIT-a: plastikozko botila bat erabiliz etxean tranpa selektiboa prestatzeko aukera eta erakartzeko produktua barne dituena.

AVISPA´CLAC likido kontzentratua: 125ml produkturi, 375ml ura gehitu behar zaio. 10 edo 12 egunetik behin berritu behar da.

Leave A Comment

first name
last name
comment

Related Articles

Select the fields to be shown. Others will be hidden. Drag and drop to rearrange the order.
  • Image
  • SKU
  • Rating
  • Price
  • Stock
  • Availability
  • Saskira gehitu
  • Deskribapena
  • Content
  • Weight
  • Dimensions
  • Informazio osagarria
Click outside to hide the comparison bar
Konparatu