Baserrietatik sortu eta elkarlanean ereindako hazia ernaltzen
Aramaioko baserritarren elkartea 80. hamarkadan sortu zuten 90 baserritako ordezkari bana batu eta ARBEL SAT (Sociedad Agraria de Transformacion) eratu zutenean.
Helburu nagusia ganaduentzako pentsua eta bazka elkarlanean elaboratu eta Aramaioko abeltzaintza jarduera hobetzeko kanpaina eta programetan elkarrekin parte hartzea zen.
1984. urtean ARBELen egungo pabiloia eraiki eta bertan pentsua elaboratzen hasi ginen. Hasieran bazkideentzat egiten zen pentsua baina laster hasi ginen Aramaioko zein inguruko herrietako baserritarrentzat ere bazka banatzen.
2010. urtean estatutuak eratu eta Arbel Kooperatiba Sozietatea izatera igaro zen.
2015eko azaroan pentsua fabrikatzeari utzi arren, Arbelen formula bermatu eta bazkide eta bezeroei banaketak egiten jarraitzen dugu.
2016ko martxoa ezkero 1000 artikulu baina gehiagoko produktu eskaintza zabala dugu.
Baserritarrek eta kaletarrek behar dituzten zenbait produktu eskuratzeko beste herriekiko menpekotasuna handia izanik, Aramaion bertan zerbitzu gehiago eskaintzeko apustua egin du kooperatibak.
Aramaioko baserritarren kooperatibak, Arbelek, azken urteetan bilakaera nabarmena izan du, lehen sektoreko premia aldakorrei erantzuteko. Kooperatibak 40 urtetik gora daramatza tokiko nekazaritza eta abeltzaintza sustatzeko lanean, kalitatezko produktuak eta jasangarritasuna bultzatuz.
Azken urteetan bereziki, zerbitzu berriak jarri ditu martxan, landa eremuko mantentze lanak egiteko eta sasoi bakoitzean baserri zein etxe inguruan sortzen diren lan espezifikoei erantzuteko. Horri lotuta iritsi da basoko lanetarako, mendirako eta ehizarako babes material profesionala merkaturatzeko apustua. Arbelek bere lana egokitu du erronka berriei aurre egiteko, sektorearen etorkizuna bermatuz eta tokiko identitatea indartuz.