Bidalketak eta Garraioa
Nora bidaltzen dituzue produktuak?
Espainiako erresumako edozein herritara.
Zenbat balio du bidalketak?
Produktu bakoitzak bere ezaugarrien arabeherako bidalketa gastuak ditu, erosketa prozesuan zehazten dira.
Zenbat denbora behar du eskaerak iristeko?
Produkturen ezaugarriek baldintza dezakete epe hau, kolore eta neurriek adibidez, baina orokorrean 5-6 eguneko epean jasoko duzu eskaera.
Nola jarrai dezaket nire eskaeraren egoera?
Email bidez jasoko dugu erosketa eta bidalketa prozesuan ematen diren urratsen berri.
Ordainketak eta Segurtasuna
Zein ordainketa-metodo onartzen dituzue?
Hauek dira onartutako ordainbideak: Kreditu- edo zordunketa-txartela.
Segurua al da nire datuekin ordaintzea?
Webguneak SSL (Secure Socket Layer) ordainketa-sistema segurua erabiltzen du.
Faktura bat lor dezaket?
Emailez jasoko duzu faktura.
Itzulketak eta Aldaketak
Nola itzul dezaket produktu bat?
Erabiltzaileak, bere erabakia jakinarazteko ondorengo linka baliatu behar du: Atzera-botatzeak eta itzulketak.
Zenbat egun ditut produktu bat itzultzeko?
Erabiltzaileak, kontsumitzaile eta erabiltzaile den aldetik, erosketa bat egiten du Webgunean eta, beraz, 14 egun naturaleko epean erosketa horri uko egiteko eskubidea du, justifikatu beharrik gabe.
Itzulketak doakoak al dira?
Erabiltzaileak ordaindu behar du produktua itzultzeko gastua.
Zer egin dezaket produktua hondatuta iristen bada?
Erabiltzaileak ondorengo linka baliatu behar du: Atzera-botatzeak eta itzulketak. Produktua ahalik eta lasterren itzuli edo ordeztuko da, eta, nolanahi ere, posta elektroniko bat bidaltzen dizugun egunetik 14 eguneko epean, ados ez zauden artikulua itzultzea edo ordeztea bidezkoa dela berresteko. Akatsen bat dela-eta itzultzen diren produktuengatik ordaindutako zenbatekoa, benetan dagoenean, osorik itzuliko da, entrega-gastuak eta erabiltzaileak itzulketa egiteko izan zitzakeen kostuak barne. Erabiltzaileak erosketa ordaintzeko erabili zuen bide bera erabiliko da dirua itzultzeko.