Gogoratu hornitzaileen menpe gaudela eta ezin dugula eskaera guztien banaketa epeak ziurtatu. Gehiago

Plantilla-catalogo6

Irailean, urrian eta azaroan, lurra ontzeko ongarri berdea-abono verde ereiteko sasoia dugu. Arbelen, olo beltza, zalkea-veza eta baba prest ditugu granelean kiloka eskuratzeko.

 

Horretarako, erabili gabe dauden lur zatietan, landare nahasketa erein eta loratzera doazenean moztu eta lurrarekin nahastuz, lurrari on ugari egiten dio: euriteetarik babestu, jakiak eman, lurra harrotu eta sakonean landu, azpiko jakiak gora ekarri eta lurraren bizitza zikloa aberasten da. Belar txarrak ateratzea eragozten du ongarri berdeak.

 

Oso interesgarria da hainbat espezieren nahasketa egitea, bakoitzak bere aldetik dituen onurak aprobetxatzeko; izan ere, lekadunen eta gramineoen nahasketak dira gehien erabiltzen direnak, landaredi-masa handiagoa ematen baitute bakarrik dauden lekadunek baino. Ongarri berdea prestatzeko garaian espezieen nahasketek bateragarriak izan behar dute, adibidez hazkunde-abiadurak antzekoa izan behar du. Zerealek tutore gisa jarduten dute lekadunak korapilatzeko. Hona hemen nahasketen adibide batzuk: zalkea (veza)+oloa, zalkea (veza)+garagarra, baba+oloa…

Leave A Comment

first name
last name
comment

Related Articles

Select the fields to be shown. Others will be hidden. Drag and drop to rearrange the order.
  • Image
  • SKU
  • Rating
  • Price
  • Stock
  • Availability
  • Saskira gehitu
  • Deskribapena
  • Content
  • Weight
  • Dimensions
  • Informazio osagarria
Click outside to hide the comparison bar
Konparatu